Guri buruz
Proiektu berria da Dantzaka Zirko espazioa, erdialdeko San Frantzisko auzoa bertan. Dantzan, zirkuan, eta, oro har, arte eszenikoetan trebatzeko espazio bat da, baita sorkuntza-espazio bat ere, publiko eta adin oro biltzeko asmotan. Horrekin batera, asmoa da auzoari begira eta auzoarentzako egiten den lanean parte hartzea.
Diziplina biek bat eginez, leku paregabea sortuko da, arte eszenikoetako prestakuntzari eta sorkuntzari guztiz lotuta; horrez gain, familia osoarentzat sormen leku bat izango da, San Frantzisko auzoan bertan.
Arte eszenikoen prestakuntza, sorkuntza, entsegu eta errepresetazio-espazioa, auzoko espazio sortzaileen sarean, zirko elkarte profesionalen sarean eta nazio mailako zirko eskolen federazioan parte hartzen duena.
“Praktikatuz ikasten dela uste dut, bai dantzan eginez ikasten bada, bai bizitzen ikasten bada”
Gure taldea

Gloria Peón
ZUZENDARIA ETA HAINBAT DIZIPLINAKO IRAKASLEA
Gloria Peon , zirkuan hasia duela 15 urte baino gehiago, artista polifazetiko ezaguna da, pedagogo amorratu eta ekintzailea. Nahiz eta zirku-irakasle bezala bere karrera duela urte asko hasi, duela 4 urte hasi zuen bere bakarkako proiektuan, Dantzaka Zirko.
Glo bezala Ezaguna, zirko klaseetan hamar urtez artitu eta gero, bereziki aire akrobazietan aditua, proiektu honetan murgildu da bere artea transmititzen jarraitzeko, ordutegi gehiagorekin eta formakuntza adina zabalduz. Horrez gain, zirkua entrenatzeko eta ensaiatzeko baldintza oso onak dituen espazio bat eskeini nahi izan du, non yoga eta akroyoga ere irakatsi ere, azkenengo 5 urteetan ikasi dituen beste bi disziplinak.

Natalia Suárez
AIRE AKROBAZIETAKO ETA ZIRKO TXIKI IRAKASLEA
Natalia Suárez Ortiz de Zarate Arte Ederretako graduatua da, eta Tripak antzerki konpainiako kidea. 2011n hasi zen trebatzen aireko akrobazietan (tela eta trapezioa) Gasteizko Bai Circus eskolan. Orduz geroztik, hainbat eskolatan ikasten jarraitu du, Karolan (Bilbo), Chapitô-n (Lisboa), Teantron (Gasteiz) eta Dantzaka Zirko Espazioan (Bilbo). Azkenengo honetan irakasle moduan ere aritzen da.

Víctor Medrano
ZIRKO TXIKI ETA ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
Víctor Medrano naiz, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzetako gradua amaitu nuen Heziketa Fisikoan irakasle izateko masterrarekin batera. Hain da nire pasioa heziketan, aurten magisteritzaren arloan ere sartu dudala neure burua.
Txikitatik hasi nintzen tranpolinean baina batez ere praktikatu dudan kirola Roller Freestyle da, hau da, akrobaziak patinen gainean skatepark batean. Disziplina honetan 2019an espainako txalpelduna izatea lortu nuen eta gaur egun txapelketa internazionaletan jarraitzen naiz parte hartzen Espainako selekzioarekin.
Horrez gain, akroyogako irakaslea izateko titulua Acroyoga Prem elkartearekin atera nuen Valentzian.
Kirol honek, ikasletekin batera transferentzia handia heman zidan, zirkoko trebetasunak garatzeko eta irakasteko. Zirkoko modalitate desberdinetan ere aritu naiz: Airtrack eta tranpolinean akrobaziak egiten, akroyoga, dantza kontenporaneoa, aireko akrobaziak, slacklinea (oreka soka baren gainean) edo malabareak esaterako.

Amaia Uriarte
ACROYOGA & AIR YOGA IRAKASLEA
Amaia naiz, beti izan naiz pertsona kirolari eta aktiboa. Munduaren funtzionamendua ulertzeko griñak Fisikako Gradua ikastera eraman ninduen. Era berean, nire inguruaren ikerketa soila ez ezik, norberaren ezagutza sakonaren bila hasi nintzen akroyoga eta bertikalak bezalako kirolak praktikatzen. Bi mundu hauen ulermenak, alde batetik indarren teoria dominatzeak eta bestetik, propiozepzioaren lanketak, akroyogaren ikuspegi oso bat izatea ahalbidetzen dit. Pertsonak elkar konektatzeko medio bezala ikusten dut akroyoga, errespetua eta besteenganako zainketa direla protagonista. 2017tik daramat akroyoga egiten eta irakasle formakuntza egin berri dut Acroyogaprem-ekin Valentzian.

Vir
AIREKO AKROBAZIAK, URTEBETEZE ETA EKITALDI IRAKASLEA
Ni Virginia naiz (mundu guztiak Vir deitzen dit) eta gizarte eta hezkuntza esku-hartzeko psikologoa naiz. Nire lan-bizitzan hainbat proiektu eta tokitan lan egin dut, baina beti taldeak dinamizatzen, adin guztietako jendearekin, eta hainbat gaitako tailerrak ematen, hala nola genero-berdintasuna, sexu- eta menstrua-hezkuntza, gazteen genero-indarkeriaren prebentzioa, sare sozialak, etab., eta baita aireko akrobaziak ere.
Zirkuko diziplina ezberdinak probatu ditut, eta ez hain zirkukorrak: 2019an hasi nintzen aireko akrobaziak egiten (telak, trapezioa eta uztaia) eta ezin izan nuen utzi, baina lehenago ere slacklinea eta luzadura eta mugikortasun integrala praktikatzen nituen. Bonbardaketa askotara apuntatzen naiz eta bertikalen, akroyogaren, dantza garaikidearen, yogaren formazio eta intentsiboak ere jaso ditut,… Orain patinekin ere animatu naiz, kontua ez da geldiaraztea.

Atic H: Deba
BERTIKALA IRAKASLEA
Antzerki fisikotik dator (RESAD), lurreko akrobazietan eta bertikaletan formakuntza ere duelarik (Carampa ikastaroetan). Hare gehiago, ikerketa eta sorkuntza (Codarts+Fontys) masterra dauka. Mugimenduan oinarrituta, teknika modu expresivo eta eszenikoan nola erabili daiteken ikertzea du helburu.

Ioar Fernández
DANTZA ETA PILATES IRAKASLEA
Dantzaria, koreografo profesionala eta irakasleen prestakuntza dantza, zirkuan eta antzerkian.
Dantzan lizentziatua Jose Uruñuela Kontserbatorioan. 2004an Bartzelonara joan zen, klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta harremanetarako ikasketak jarraitzeko. Dantza bertikala, hiphopa, mimika, akrobaziak, trapezea, oihalak, kontortzioa, Tai ChiYoga, akro yoga, aero yoga, pilates ezagutzea. Cía Markeliñe taldeko kidea da “EURIA” ikuskizunarekin. 2008an “Cía Shimmala Dance/Theatre” konpainia sortu zuen, bere hizkuntza artistikoa agertokira eramateko asmoarekin. Dantzari gisa hainbat konpainiarekin kolaboratzen du.

Goizane Casado
ZIRKUMOTRIZITATE IRAKASLEA
Txikitatik erakarpen handia sentitu dut mundu artistikoan. Bizi garen gizartean komunikatzeko, partekatzeko eta eraldatzeko modu erraza zela konturatu nintzen. Arte dramatikoko hainbat eskolatan trebatu naiz, hala nola, Mar Navarron, (Gestual Antzerki Eskola) Nire gorputza eta bere adierazpen modua deskubritzen hasi nintzen unean, gorputzaren adierazpenean eta dantzan sakondu nuen.Gorputza oso jakintsua dela sentitzen dut eta askotan hitzari garrantzia gehiago ematen diogula gorputzak kontatu nahi digunari entzutera gelditu gabe.Niretzat antzerkia eta sormena terapia bezalakoa da, heziketarekin edo masajeen munduarekin egin nuen bezala alor ezberdinetan treba naiteke, baina konturatzen naiz azkenean dena zaintzen, konpartitzen eta pertsonengan eta gizartean aldaketak sortzera bideratzen dudala.Arteak ikustea merezi duten ekintzak eraldatzen eta sortzen ditu.
Inés Vaquero
ZIRKO TXIKI IRAKASLEA
Aktorea, antzerki pedagogoa eta akrobata. Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Eskolan interpretazioan lizentziatu zen 2017. Ikasketak amaitzean eskolan hasten da aerobaziarako prestakuntza zirkoaren The Light of the Delights. 2014az geroztik antzerki pedagogian dihardu 3 urtetik aurrerako taldeekin Salamanca, Valladolid eta Bilboko espazioak. 2019an bere sorkuntza espazioa kudeatzen du (“El Emboscadero”), Valladolideko Dantza Eskolako (EDVA) antzerki inklusiboko irakaslea da eta zirko txiki gisa La luz de las Deliciasen (Valladolid). 2020an beka bat jaso zuen Pablo Ibarluzea Nazioarteko Eskolan antzerkian espezializatzeko. fisikoa, maskarak eta pailazoa. Harrezkero Bilbon bizi da eta irakasle eta aktore gisa lan egiten du. konpainia ezberdinekin, batez ere kale antzerkian. Dantza, akrobazia, borroka eszenikoa eta musikan trebatua, klarinetean espezializatua. Hark du hainbat konpainiarekin lan egin zuen, hala nola La Fura dels Baus, Cía David Moreno eta Cristina Calleja, XYK Singers, Zolopotroko Teatroa, Emboscadas Producciones, A&BShows… 2022an “Margaritas Yellow” konpainia propioa sortu eta zuzentzen du berearen bila hizkuntza musika, antzerkia eta zirkua nahastuz

Olatz Arrese
KULTUR KUDEATZAILEA
Olatz Arrese naiz, kultura sutsua. Bost urte baino gehiago daramatzat Kultur Kudeaketan Bwall Collective kultur elkartearen barruan. Helburua Bilboko eta Euskal Herriko artistei ikusgarritasuna ematea da, ekitaldiak ekoiztuz, kudeatu, komunikatu, koordinatu eta hainbat espaziotan programatuz.
Fair Saturdayn ere aritu naiz Errioxako Jaialdiaren koordinatzaile gisa, eta Euskal Herriko emakume artistei ikusgarritasuna emateko beste proiektu batzuetan.
Dantzaka Zirkoa espazioan kultur kudeatzaile gisa etapa berri oso ilusioz hasten ari naiz.