Dantzaka Zirkotik plataforma hau sortzen ari gara on line prestakuntza eskaini ahal izateko. Covid-aren eta entrenatzeko grinaren ondorioz, entrenamenduak egiteari ez genion utzi nahi, eta on line klaseak mantendu genituen.

Klase hauek modu partikularrean edo taldeka eskaintzen jarraitzen dugu.
Klaseek ordu eta erdiko iraupena dute, eta beroketa, luzaketak eta zirkurako prestakuntza fisiko espezifikoa dira.

Aireko aparatuak zuhaitzetan muntatzeko ikastaroa

Ikastaro hau uda honetan egiten aritu garen eskolen bideo grabatua da. Ikastaro honetan, zuhaitzetan muntatzeko moduak azaltzen dira, materialik gabe, materialarekin, azkar egiteko, denboran zehar uzteko, hainbat muntatzeko, eta betiere modu seguruan egiteko. Era berean, modu seguru eta eraginkorrenean egiteko behar den materiala errepasatu eta erabiltzen dugu.

Rigging etxean

Etxeko aire-muntaketako oinarrizko ezagutzei buruzko online ikastaroa.