Inoiz ez da berandu ikasteko. Dantzaka gune paregabea da Bilbon, San Frantzisko auzoan. Ikastaro erregularrak, trinkoak eta zirkuko formazioak eskaintzen ditugu, helduentzat zein txikienentzat.

Hainbat diziplina lantzen ditugu: aireko akrobaziak, akroyoga, zirkoa familian, haurrentzako zirkoa eta gazteen zirkua, clown-a, dantza garaikidea, yoga, air yoga, pilates…

Akroyoga

Akroyogarekin hasi nahi baduzu edo zure praktikan aurrera egin nahi baduzu, gure klaseetan koordinazioa, integrazioa eta praktika seguru baterako beste ezaugarri asko landuko ditugu. Mailaz maila lan egingo dugu, oinarrizkoenetik hasi eta trantsizio aurreratuagoetaraino, betiere ikasle edo ikasle-talde bakoitzaren gaitasuna kontuan hartuta. Praktikatzeko denbora daramatenentzat jarraibideak emango ditugu jarrera edo trantsizio bakoitza erronka egokia izan dadin. Eskolak, gehienbat, 3 pertsonako taldeetan egingo dira, ikasleen eta irakasleen arteko konfiantza eta loturak sendotuz. Ez da beharrezkoa akroyogan, yogan edo bestelakoetan aurrez esperientziarik izatea. Ikasteko eta gozatzeko gogoa besterik ez duzu behar.


ASTELEHENA 20:00 – 21:30

OSTIRALA (HASIBERRIAK) 16:00-17:30


PREZIOA 50€/HILEAN

IZENA EMAN!

DANTZA

DANTZA KONTEMPORANEOA

Zoru-lana, jariakortasuna, gorputzaren pisua eta bizkarrezurraren mugikortasuna ardatz dituen diziplina. Mugimendu kontzientearen eta adierazpen librearen bidez, arintasuna, espazio-kontzientzia eta zure gorputzarekin konexio sakona garatuko dituzu.

AKRO DANTZA

Dantzaren dotoreziaren eta akrobaziaren energiaren arteko uztartze ezin hobea. Trantsizio dinamikoak, elementu akrobatikoak eta bultzadak esaldi koreografikoen barruan modu fluidoan integratzen ikasiko duzu.


AKRO DANTZA

  • ASTEARTEA | 11:00 – 12:30 — Dantzaka II (Sarriko)

  • ASTEAZKENA | 10:00 – 11:30 — Dantzaka I (San Frantzisko)

DANTZA KONTEMPORANEOA

  • ASTELEHENA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka II (Sarriko)


PREZIOA 50€/HILEAN

IZENA EMAN!

Aireko akrobaziak

Ikastaro honetan gorputzaren kontzientzia, oihaletako akrobaziak, trapezioa eta uztaia lantzen ditugu, gorputza elastikotasunez eta prestakuntza fisikoarekin prestatzen dugu, eta gero aparatuetara igoko gara akrobaziak, irudiak, erorketak eta sekuentziak egiteko.


0 MAILA

  • ASTEAZKENA | 11:30 – 13:00 — Dantzaka I (San Frantzisko)

0-1 MAILA

  • OSTEGUNA | 16:00 – 17:30 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • OSTEGUNA | 16:00 – 17:30 — Dantzaka II (Sarriko)

1 MAILA

  • ASTEARTEA | 20:15 – 21:45 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • ASTEARTEA | 20:15 – 21:45 — Dantzaka II (Sarriko)

  • ASTEAZKENA | 20:15 – 21:45 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • OSTEGUNA | 20:15 – 21:45 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • OSTIRALA | 10:00 – 11:30 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • OSTIRALA | 10:30 – 12:00 — Dantzaka II (Sarriko)

2 MAILA

  • OSTEGUNA | 10:00 – 11:30 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • ASTEAZKENA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka II (Sarriko)

2-3 MAILA

  • ASTELEHENA | 20:00 – 21:30 — Dantzaka II (Sarriko)

3 MAILA

  • ASTEAZKENA | 20:00 – 21:30 — Dantzaka II (Sarriko)

  • ASTEAZKENA | 20:30 – 22:00 — Dantzaka I (San Frantzisko)

  • OSTEGUNA | 12:00 – 13:30 — Dantzaka II (Sarriko)

  • OSTEGUNA | 20:15 – 21:45 — Dantzaka II (Sarriko)


PREZIOA 50€/HILEAN

IZENA EMAN!

Haurrentzako zirkoa

4 - 10 URTE

Etxeko gazteenak Zirkuaren mundu fantastiko eta magikoan murgilduko dira. Gure tailerren bidez, haur bakoitzaren irudimena, gorputz-adierazpena eta psikomotrizitatea sustatzen eta garatzen ditugu, koordinazioa, indarra, oreka, ikaskideen arteko harremanak, talde-lana eta egokitzapen fisikoa sustatuz. Erabilitako metodologiak izaera ludiko-hezitzailea du. Alde batetik, jarduera erakargarria eskaintzen dugu, parte-hartzaileek ondo pasa dezaten, eta, bestetik, sormena, bizikidetza eta parte-hartzaileen integrazioa bezalako balioak sustatzen ditugu.
Hauek dira tailer honetan ematen diren irakasgaiak: malabareak, orekak, akrobaziak eta airekoak.
Zirkuko tekniketara ikuspegi ludiko eta dibertigarriarekin hurbiltzen gara. Adin horietan norberaren psikomotrizitatea garatuz eta beti haurren gozamena eta segurtasuna zainduz. Eta, batez ere, ludiko eta segurtasuneko espazio bat sortuz.


ZIRKO TXIKI (5 – 8 URTE)

ASTELEHENA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka I (Sanfran)

ASTEAZKENA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka I (Sanfran)

ZIRKO TXIKI (8 – 12 URTE)

ASTELEHENA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka I (Sanfran)

ASTEAZKENA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka I (Sanfran)

ZIRKO TXIKI (5 – 12 URTE)

ASTELEHENA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka II (Sarriko)

ASTEARTEA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka II (Sarriko)

ASTEAZKENA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka II (Sarriko)

OSTEGUNA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka I (Sanfran)

OSTIRALA | 17:30 – 19:00 — Dantzaka I (Sanfran)

OSTIRALA | 17:30 – 19:00 — Dantzaka II (Sarriko)


PREZIOA 50€/HILEAN 18€/EGUNA

IZENA EMAN!

Gazteentzako zirkoa

10 - 16 URTE

Etxeko gazteenak Zirkuaren mundu fantastiko eta magikoan murgilduko dira. Gure tailerren bidez, haur bakoitzaren irudimena, gorputz-adierazpena eta psikomotrizitatea sustatzen eta garatzen ditugu, koordinazioa, indarra, oreka, ikaskideen arteko harremanak, talde-lana eta egokitzapen fisikoa sustatuz. Erabilitako metodologiak izaera ludiko-hezitzailea du. Alde batetik, jarduera erakargarria eskaintzen dugu, parte-hartzaileek ondo pasa dezaten, eta, bestetik, sormena, bizikidetza eta parte-hartzaileen integrazioa bezalako balioak sustatzen ditugu.
Hauek dira tailer honetan ematen diren irakasgaiak: malabareak, orekak, akrobaziak eta airekoak.

Tailer hauetan, teknika hauetan murgilduko gara: malabareak, akrobaziak, orekak eta airekoak. Bakoitzak bere erara eta bere erritmoan aurrera egingo du, ariketak egiteko behar diren trebetasunak bereganatuz. Gorputz-ezagutzaren prozesu zirraragarria; mugak onartuz eta gure gorputzaren gaitasunak aurkituz, gozatzen dugun bitartean, eta adin horietan adrenalina eta motibazioa ateraz, zirkuko diziplinetan agertzen zaizkigun erronken bidez, eta, horrela, autoestimuan lan handia eginez, adin horietan hain beharrezkoa baita.


ASTEARTEA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka I (Sanfran

ASTEARTEA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka II (Sarriko)

OSTEGUNA | 18:30 – 20:00 — Dantzaka I (Sanfran)


PREZIOA 50€/HILEAN 18€/EGUNA

IZENA EMAN!

Zirkoa familian

Zirko tailerra txikientzat, aitekin edo amatxoekin batera. Luzatzen, akrobaziak egiten, malabareak egiten, zankoetan ibiltzen edota pinua egiten ikasiko dute, eta baita hainbeste gustatzen zaizken aparatuetara igotzea eta horietan irudiak eta akrobaziak egitea (oihalak, trapezioa, uztaia).


ASTEARTEA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka I (Sanfran)

OSTEGUNA | 17:00 – 18:30 — Dantzaka II (Sarriko)


PREZIOA 50 – 60€/HILEAN

IZENA EMAN!

YOGA

 

Ongizate integralari dedikatutako praktika, non arnasketa kontzientea eta mugikortasuna batzen diren. Gorputza sendotzeko, jarreraren malgutasuna hobetzeko, estresa murrizteko eta oreka fisiko zein mentala aurkitzeko ezin hobea.

ASTEAZKENA | 10:00 – 11:30 — Dantzaka II (Sarriko)

ARNES LANAK (DANTZA AKROBATIKOA)

Bizi ezazu grabitate-ezaren sentsazioa arnesdun dantza zintzilikatuaren bidez Airean mugitzen, jauzi egiten eta biratzen ikasiko duzu harresia eta espazioa euskarri gisa erabiliz, erritmoa, teknika akrobatikoa eta hegan egiteko askatasuna konbinatuz

OSTEGUNA | 10:00 – 11:30 — Dantzaka II (Sarriko)

OSTIRALA | 19:30 – 21:00 — Dantzaka II (Sarriko)

IZENA EMAN!

BERTIKALAK

Bertikalen esanahia ikusmolde eta gorpuztasun desberdinetatik aztertuko dugu, modu desberdinetan soltatu ahal izateko, hiztegia tresna bezala erabiliz.

Jolasetik espaziora sartuki gara.

Lerroaren eta orekaren bila hasiko gara, ondoren soltatu ta jolasaren bitartez gure expresioa aurkitzeko.

OSTIRALA 19:30 – 21:00

PREZIOA 40€

IZENA EMAN!

MALGUTASUNA ETA INDARRA

Edozein diziplina fisikotarako osagarri ezin hobea den eskola. Artikulazio-mugikortasuneko ariketa espezifikoen, luzaketa aktiboen eta muskulu-sendotze sakonaren bidez, lesioak prebenituko dituzu, mugimendu-tartea irabaziko duzu eta zure errendimendu fisiko orokorra potentziatuko duzu.

ASTEARTEA | 11:30 – 13:00 — Dantzaka I (Sanfran)

OSTIRALA | 10:00 – 11:00 — Dantzaka II (Sarriko)

IZENA EMAN!