Guri buruz

Proiektu berria da Dantzaka Zirko espazioa, erdialdeko San Frantzisko auzoa bertan. Dantzan, zirkuan, eta, oro har, arte eszenikoetan trebatzeko espazio bat da, baita sorkuntza-espazio bat ere, publiko eta adin oro biltzeko asmotan. Horrekin batera, asmoa da auzoari begira eta auzoarentzako egiten den lanean parte hartzea.

Diziplina biek bat eginez, leku paregabea sortuko da, arte eszenikoetako prestakuntzari eta sorkuntzari guztiz lotuta; horrez gain, familia osoarentzat sormen leku bat izango da, San Frantzisko auzoan bertan.

Arte eszenikoen prestakuntza, sorkuntza, entsegu eta errepresetazio-espazioa, auzoko espazio sortzaileen sarean, zirko elkarte profesionalen sarean eta nazio mailako zirko eskolen federazioan parte hartzen duena.

“Praktikatuz ikasten dela uste dut, bai dantzan eginez ikasten bada, bai bizitzen ikasten bada”

Gure espazioa

Gure taldea

Gloria Peón

ZUZENDARIA ETA HAINBAT DIZIPLINAKO IRAKASLEA

Gloria Peon , zirkuan hasia duela 15 urte baino gehiago, artista polifazetiko ezaguna da, pedagogo amorratu eta ekintzailea. Nahiz eta zirku-irakasle bezala bere karrera duela urte asko hasi, duela 4 urte hasi zuen bere bakarkako proiektuan, Dantzaka Zirko.
Glo bezala Ezaguna, zirko klaseetan hamar urtez artitu eta gero, bereziki aire akrobazietan aditua, proiektu honetan murgildu da bere artea transmititzen jarraitzeko, ordutegi gehiagorekin eta formakuntza adina zabalduz. Horrez gain, zirkua entrenatzeko eta ensaiatzeko baldintza oso onak dituen espazio bat eskeini nahi izan du, non yoga eta akroyoga ere irakatsi ere, azkenengo 5 urteetan ikasi dituen beste bi disziplinak.

Natalia Suárez

AIRE AKROBAZIETAKO IRAKASLEA

Natalia Suárez Ortiz de Zarate Arte Ederretako graduatua da, eta Tripak antzerki konpainiako kidea. 2011n hasi zen trebatzen aireko akrobazietan (tela eta trapezioa) Gasteizko Bai Circus eskolan. Orduz geroztik, hainbat eskolatan ikasten jarraitu du, Karolan (Bilbo), Chapitô-n (Lisboa), Teantron (Gasteiz) eta Dantzaka Zirko Espazioan (Bilbo). Azkenengo honetan irakasle moduan ere aritzen da.

Lulu Reyes

AIREKO AKROBATZIETAKO IRAKASLEA

Gorka Antón

AIRE AKROBAZIETAKO IRAKASLEA

Gorka Anton Aparicio osasun psikologoa, neuropsikologoa eta aireko akrobata. Aireko akrobazia praktikatzen du 2019tik gaur egun arte, bere espezialitateak hauek dira: oihala, uztaia eta pole dance. Hainbat eskolatatik igaro da: La fabrika (Leioa), Karola (Bilbo), Dantzaka zirko espazioa (Bilbo), Dance Chic (Bilbo). Kanpoko formakuntza jaso du hainbat intentsibotan eta klase pribatuak nazioarteko eta nazioko artistekin. Gaur egun, “Kapitana Show” orkestra bateko kide da, eta uztaian, oihalean eta dantzan aritzen da. Nazioarteko pole dance lehiakidea:
– 1. postua Aerialemotion Pole Artistic Men (Eslovakia)
– 2. postua Elevate Pole Championship Duo (Turin)

Nestor Urrego

ACROYOGA ETA BERTIKALEN IRAKASLEA

0 urte baino gehiagoz akrobata izan dena, Medellín (Kolonbia) hiriko hainbat taldeetan ikasle eta irakasle izan da. Besteak beste, Medellín-eko alkatearekin lan egin du 5 urtez zirkoaren modalitate desberdinetan irakasle gisa.
Banakako, bikoteko eta taldeko akrobazietan espezializatua dago.

Zirko-artista izateaz gain, diziplina anitzeko irakaslea da, zanko eta portetan espezializatua. Kolonbian trebatu zen hainbat profesional ospetsuren eskutik, hala nola Acrobatic Corporación Artística, Fénix Corporación Artística y Cultural, Fénix Academia De Técnicas Aéreas eta Liga Antioqueña De Gimnasia bezalako elkarteetan. Gaur egun ere bere prestakuntza jarraitzen du eta bere gaitasun guztiak publikoari erakusten dizkio.

Laura Alfaro

AIRE AKROBAZIETAKO IRAKASLEA

Gure dantza aeroen irakasle berria, Laura Alfaro, Madrildik dator, eta arte aeroen irakaskuntzan ibilbide zabala du. El Horno, La Forja, Teatro Asura, Despegaerial eta La Higuera bezalako eskoletan eman ditu klaseak, haur, nerabe eta helduekin lanean arituz.
Bere esperientzia Italian ere hedatu da, Studio Progetto kooperatibarekin elkarlanean, mugimenduaren eta adierazpen aeroaren pasioa partekatuz.

2025-2026 ikasturtean, Bilboko gure eskolan bat egingo du, bere energia, sentsibilitatea eta esperientzia ekarriz, aireko artista berriak inspiratzeko.

Elisabetta Bartolini

DANTZAKA ESKOLAKO GESTIOAREN ARDURADUNA eta ZIRKO TXIKI ETA GAZTEEN IRAKASLEA

Florentzian hezitako arte historialaria, arte garaikidearen erakusketan eta kultura-bitartekaritzan masterduna Bere praktikak kultura-kudeaketa, gorputz-ikerketa eta aireko diziplinak uztartzen ditu, Florentziako Circo Libre, Kanaria Handiko MSB, Valentziako Vaivén Circ eta Leioako La Fábrica bezalako eskoletan trebatu ondoren

Dantzaka Zirko Espazioan espazioaren kultura-kudeaketaz arduratzen da, bertako jardueren antolaketa eta garapena lagunduz, eta bertan ere lau urtez jarraitu du bere prestakuntza teknikoarekin

Praktikaldia egin ondoren, gaur egun taldeko kidea da zirko eta aireko gaien prestatzaile gisa Zirko en Familia, Txiki, Gazte eta Aireko Hasiera taldeetan, ikaskuntza, jolas eta sorkuntza prozesuetan lagunduz

Cesar López

DANTZA GARAIKIDEKO IRAKASLEA ETA ZIRKO TXIKI IRAKASLEA

Dantza eta zirkuko artista; interpretea eta sortzailea. Menorcan jaioa, eta 2022tik Bilbon bizi da. Espai de Circ-en zirkuko Prestakuntza Profesionala egin zuen, Portugalgo Instituto Nazionaleko Zirkuko Arteen ikastaro teknikoa, Pablo Ibarluzearen Nazioarteko Antzerki Fisikoaren Eskola eta MUTIS ESPAZIOA-n dantza garaikideko prestakuntza.