Dantzakan, gure ikastaro erregularrez gain, ikastaro trinkoen eskaintza handia dugu, diziplina desberdinak probatzeko edo banakako praktikan aurrera egiteko aukera izateko hainbat profesionalen eskutik.

Gure intentsiboetan hainbat diziplina lantzen ditugu: aireko akrobaziak, akroyoga, zirkoa familian, haurrentzako zirkoa eta gazteen zirkua, clown, dantza garaikidea, yoga, air yoga, pilates…

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

ACRODANTZA

CESAR LÓPEZ

🔥 ACRODANTZA INTENTSIBOA 🔥
Sakontzeko, ikertzeko eta mugimendua askatzeko gunea.

Acrodantza intentsibo bat proposatzen dugu: indarra, oreka, konfiantza, sormena eta gorputz-entzutea landuko ditugu.
Pisua, kontaktua eta aireko dantza esploratzeko gonbidapena.

📅  MARTXOAK 14
⏰ 11:00 – 13:00
📍 C/ Cortes 35, Bilbo
💰 Prezioa: 30€

✨ Mugimenduan esperientzia duten pertsonentzat.
📩 Plazak mugatuak dira.

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

Apirilean berriro gatoz gazteenentzat egun berezi batekin: Danza Vertical Gazte eta familian. Apirilaren 19an, igandea, Bilboko Fango kiroldegian elkartuko gara elkarrekin hegan egiteko. Animatzen zara?

Erreserbak: 669 563 786

KONTAKTUA IZENA EMATEKO




MALGUTASUN KONTZIENTEA · KONTORTSIO TEKNIKA

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

AIREKO INTENTSIBOA

GORKA

✨ AEREOEN INTENTSIBOA ✨
Bi egun airean sakontzeko, hegan egiteko eta mugimenduaz gozatzeko

🕚 11:00 – 13:00
📍 C/ Cortes 35, Bilbo

💜 Prezioak:
• Klase 1 → 30€
• 2 klase → 50€

Aireko diziplinetan aurretiko esperientzia dutenentzat.
Plaza mugatuak! Idatzi eta erreserbatu 💌

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

AIR YOGA

Judith

//EUS
✨ AIR YOGA INTENTSIBOA ✨
Zure praktikan sakontzeko espazio bat.

Otsailaren 8an Air Yoga intentsibora gonbidatzen zaitugu. Bertan indarra, malgutasuna eta gorputz-kontrola landuko ditugu. Aurretik air yoga praktikatu baduzu zein sakondu nahi baduzu ere, intentsibo hau maila guztietarako egokia da.

🗓 martxoaren 8a
⏰ 11:00 – 13:00
📍 DantzaKa Zirko Espazioa · Bilbao
💶 Izen-ematea: 30 €

Plaza mugatuak, erreserbatu zurea:

📩 dantzakazirko@gmail.com

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

Martxoaren 15ean Dantzakaan Ane Mirenekin Flexibilitate Kontzientearen Intentsiboa izango dugu.

Jardunaldi hau malgutasunaren lanketa tekniko eta seguruan oinarritzen da, bi bloke espezifikotan banatuta:

11:00–13:00
Hanketako Flexi
Aldaken irekiera eta mugikortasuna, iskiotibialak eta hanken lerroak lantzeko saioa, teknika, indar aktiboa eta kontrola uztartuz.

17:00–19:00
Bizkarreko Flexi
Bizkarrezurraren luzapena eta mugikortasuna lantzeko saioa, indarra, egonkortasuna eta gorputz-kontzientzia garatuz, malgutasun segurua eta progresiboa lortzeko.

Prezioa:
Modulu osoa: 45 €
Saio soltekoa: 30 €

Plaza mugatuak.

Erreserbak: 669563786 edo dantzakazirko@gmail.com


DANTZA BERTIKALA: 4. MODULUA

Hainbat mailatara egokitua

Tailer honetan, dantza eta mugimenduaren trebetasunak aztertu eta garatuko ditugu, bikoteka eta horman egiten diren ariketen bidez. Maila guztietarako diseinatuta dago, eta teknikaren zein koreografiaren garapenean jartzen du arreta. Horman elkarrekiko lankidetza sustatzea izango dugu helburu, baita bikoteka ikaskuntza-prozesuan sormena bultzatzea ere. Parte-hartzaileek elkarrekin konektatzeko aukera izango dute, beren trebetasun teknikoak indartu eta pendulu luzean mugimenduarekin esperimentatzeko.

Mugimendua, altuera eta sorkuntza partekatua.

Bilbon, dantza bertikalean sakonduko dugu bikoteka egindako lanaren bidez, bai horman bai puntu finkoan.
Koreografiak, jauziak, dinamismoa eta entzutea landuko ditugu, harremanari eta konfiantzari arreta berezia jarriz.

Fango Kiroldegia · Bilbo

Modulu osoa: 180€
Saio soltekoa: 85€

Erreserbak: 687 83 15 41

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

APIRIL BEREZIA – IKASTARO PROFESIONALAK

Apirilean zirko, dantza eta arte eszenikoetako profesionalentzako tailer ziklo bat irekiko dugu.

Prestakuntza, ikerketa eta entrenamendu trinkoz beteriko hilabetea, nazioarteko erreferenteekin.

Plazak mugatuak dira.
Ez galdu aukera hau. Animatu.

KONTAKTUA IZENA EMATEKO

ILEZKO SUSPENTSIOA

Andrea Rios

Maila anitzekoa
Apirilak 11 eta 12 | 17:00–20:00

Andrea Ríos artista profesionala da, Kolonbiako Circo Para Todos Eskola Nazionalean formatua. Espezialista da sokan, oihalean, aroan eta ilezko suspentsioan. Madrilen bizi da gaur egun, eta sorkuntza eta aireko tekniken irakaskuntza uztartzen ditu. 2020an Madrilgo Zirku Jaialdi Iberoamerikarrean (FIRCO) parte hartzeko hautatua izan zen bere ilezko suspentsio ikuskizunarekin, eta Espainiako hainbat zirku jaialditan aritu da.

Tailerra ilezko suspentsioan hasi nahi dutenentzat zein jada praktikatzen duten eta teknika hobetu nahi dutenentzat da.

Bi ikastaro/prezio aukera daude, mailaren arabera:

Hastapen maila: modu seguruan hasteko tresnak, orrazkeraren lanketa, gorputzaren ulermen espezifikoa, beroketa, indartzea eta lurreko mugimenduen esplorazioa.

Praktikatzaileak: ilezko suspentsioan aurretiko esperientzia dutenentzat; mugimendu indibidualen eta bikotekakoen ikerketan oinarritua.

Aurretik diziplina fisikoren batean esperientzia duten pertsonei zuzendua.
Baldintza: ilea sorbalden azpitik izatea.

Hastapen mailako tailerra: 200 € (bi egunetara joatea derrigorrezkoa da).
Praktikatzaileak: 150 € ikastaro osoa / 80 € egun bakarra.

Informazio gehiago: www.andrearioscompany.com

.

AIREKO AROA

Vane Lunatica

Apirilak 18 eta 19 | 11:00–13:00

Vane Lunática Kanarietako artista da, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du aireko akrobazian eta pole-ean. Europan eta Ekialde Hurbilean lan egin du, eta nazioarteko txapelketetan saritua izan da, besteak beste Pole Theatre UK eta Felix Cane Championships lehiaketetan. Gaur egun mundu osoan zehar ematen ditu formakuntzak eta lehiaketa artistikoetan epaile gisa aritzen da.

Intentsiboa bi modulutan banatzen da:

ARO FLUIDOA
Aroa dantza gisa lantzea. Trantsizioak, dinamika eta mugimendua, trikimailu isolatutik harago joateko. Roll-ak, konbinazio fluidoak eta irteera sortzaileak, aroan askatasuna irabazteko.

FLEXY HOOP
Aroari aplikatutako malgutasun-lanketa espezifikoa, split-etan fokua jarrita, teknika aktiboa eta sarrera zein irteera garbi eta indartsuak landuz.

Asteburu osoa: 80 €
Saio soltekoa: 45 €
Plaza mugatuak.

RIGGING

Milki Lee

Apirilak 18
Bilbo – Fango Kiroldegia
10:00–14:00 / 15:00–19:00

Prestakuntza tekniko espezializatua, aireko dantzako, zirkuko artistei eta segurtasun eta rigging instalazioen muntaketan gaitasunak zabaldu nahi dituzten profesional teknikoei zuzendua.

Ikastaroak altuerako lanaren oinarriak modu integralean jorratzen ditu, esparru eszeniko eta zirkukoari aplikatuta. Araudia eta indarreko legeria, EPIen hautaketa, erabilera eta ikuskapena, erorketa-faktoreak, ainguratze-sistemak eta rigging egituren muntaketa landuko dira.

Sarbide baldintzak:
Gutxienez 18 urte izatea. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek gaitasun psikologiko eta fisiko egokia izan behar dute, indarra, arintasuna eta koordinazioa barne, lan mota hauetan aritzeko oztoporik izan ez dezaten.

PREZIOA 100/115 € (ordainketa aurreratua martxoaren 15a baino lehen)

Plaza mugatuak.

AKRO DANTZA“PSYCHO & BODY”

Milki Lee

Apirilak 19
Bilbo – Fango Kiroldegia
10:00–14:00

Profesionalentzako intentsiboen zikloaren barruan, Milki Leek bere “Psycho & Body” ikerketa-sistema partekatuko du; entrenamendu fisikoa, eszena eta mugimendu-laborategia uztartzen dituen akro-dantza proposamena. Akrobazia, breaking-a, lurreko teknikak, dantza garaikidea eta arte martzialak konbinatzen dituen lanketa da, fisikalitate indartsu, kontziente eta moldakorra garatzeko.

Tailerra bi ildo paralelotan egituratzen da:

Body – Gorputz-kontrola, erdiko lerroa, mugimenduaren ekonomia, arintasuna, mugikortasuna, indarra eta erresistentzia.

Psycho – Fokua, bibrazioa, barne-kanpo lana eta mugimenduari aplikatutako egoera fisiko eta eszenikoen eraikuntza.

Diziplina desberdinetako dantzariei eta performerrei zuzendua, baita gorputz-ikerketan sakondu nahi duen edonori ere.

PREZIOA: 50 €

Plaza mugatuak.

DANTZA BERTIKALEKO URTEKO FORMAKUNTZA

URRIA/ UZTAILA 2025-26

Formazio honek dantza bertikalean interesa duten pertsonei lagundu nahi die eta diziplina honetan sakondu, bere aukera guztiak ezagutu eta dantza bertikala modu integralean esperimentatu. Urteko prestakuntza da, eta, horrez gain, aholkularitza eta laguntza eskainiko dira eskola-orduetatik kanpo.

Oso aukera ona da diziplina honetan sakontzeko.

Oraindik pentsatzen ari zara? Lasterka, plazak hegan doaz 🤸‍♀️🧗‍♀️

IZENA EMATEKO FORMULARIOA